Liburu hau 2011.eko uztailaren 13ko gauean hasten da. Bittor Kapanaga, konorte gabe, azken arnasetan dago Gasteizko Santiago ospitalean eta gau luze horretan ni neu bere ondoan jagole eta zelatari nagoelarik, biok biotara hainbat urtetan izan genituen elkarren arteko solasaldia bailitz, berarengandik hartutako eta ikasitako gogoetak eta kontaketak aurkituko dituzu bertan. Euskal kulturgileok ezizen ugariz bataiatu izan dugu: «Rara Avis» Xabier Kintanak, «Profeta» Jon Lopategik, «Aitzindaria»...